JOB - Pazientzia eta hurkoentzako lana eta ahalegina



Kaixo lagunok!

Job-en liburuko pasarte batzuk irakurri doguz klasean. Ha zelako pazientzia Jobek izan ebana! Egoerarik negargarrienean egonda ere, aurrera egiteko adorea eban. Jainkoari gertaten jakozan zoritxar guztiak leporatu beharrean, maitasuna adierazo eutsan beti, Harekiko fideltasuna handia zalako.



Gure artean ere badagoz txarkeria jasaten dabenak, ingurukoen laguntza behar dabenak bizirik irauteko. Zorionez, laguntza emoteko prest dagozanak ere asko dira (nahikoak ez badira ere). Gehienak pertsona ezezagunak dira, euren aisian besteei laguntzen egoten diranak. Asko inguruan daukaguz, eta ez dakigu zein bihotz onekoak diran.

Horren ingurukoa izango da egingo dogun hurrengo proiektua. Bizkaian lan egiten daben (edo egin daben) pertsonak edo alkarteak bilatuko doguz eta euren inguruko aurkezpena prestatuko dogu, klasean egiteko.

Asko dira eta danak aipatzea ezinezkoa da, baina honeexek dira gelan aipatu doguzan adibideetako batzuk:



GURUTZE GORRIA


DYA




CASILDA ITURRIZAR (VIUDA DE EPALZA)




CARITAS



UNICEF