Munduaren sorrerari buruz


1- Munduaren sorrerari buruzko teoria desbardinak.

Klaseko liburuan Zeru-lurren sorrerari buruz Bibliak azaltzen deuskuna irakurri dogu. Bibliak Hasierako liburuan (HAS) dinoanari buruz gehiago irakurri gura badozu, hona jo daikezu, Biblija.net orrialdean:

Has, 1

Baina unibertsoaren sorrerari buruz badagoz beste teoria batzuk, zuek lehengo egunean erantzundako galdetegian ondo aipatzen zenduen lez. Ikuspegi zientifikoak, esate baterako, "Big Bang"aren teoria erabilten dau horretarako:

Big Bang

Argi dago, gainetik irakurrita behintzat, ez daukiela zerikusirik. Baina, zergaitik dira horren desbardinak?

2- Errealitatea azaltzeko modu bi

Bibliak azaltzen deuskuna k.a. VI. gizaldiaren inguruan idatziko eban garai haretako abaderen batek. Bere helburua ez zan zehatz-mehatz gertakizun historiko bat pausoz pauso azaltzea eta deskripzino zientifiko bat osotzea. Abade honek Jainkoarengan eban FEDEA adierazo gura eban, Jainkoari eutsan errespetua. Hizkera poetikoa erabili eban (berba ederrak, maitasuna adierazoz...). 

Zientzilariak  mundua zelan sortu zan aztertu egiten dabe eta ahalik eta zehatzen izan behar dabe, fedeari garantzia emon beharrean, behatu eta ikertu dabenari baino.

Lana:

Guk ere gauza bera egingo dogu orain. Taldeka, irakasleak zehaztuko deutsuen moduan.

1- Naturako gertakari bat aukeratuko dogu: landara edo animalia baten hazkuntza, fenomeno meteorologiko bat...
2- Gertakari hori modu desbardin bitan azalduko dozue:
   a) Jainkoari, Munduaren sortzaileari, fedea adierazota. Berarentzako berba ederrak erabilita, Bere botere ahalguztiduna goratuz, berba poetikoak erabiliz...

   b) Ostean, fenomeno berbera azalduko dozue baina ikuspegi zientifikoa erabilita. Gogoratzen dozue testu instruktiboa zelan idatzi behar dan? Seguru baietz. Klasean, danon artean, seguru ezaugarri nagusienak gogoratuko doguzala.

Zelan entregatu behar dogu?

1- Power Point formatuan entregatu behar dozue. Irakasleak zehaztuko deutsue noiz eta zelan.
2- Klasean hasi, egin eta amaitu behar dozue. Ezin dozue etxera eroan eta bertan amaitu, klasean denbora nahikoa izango dozue patxadaz egiteko.
3- Irakasleari entregatu ostean, klasekideen aurrean aurkeztu beharko dozue. Kontuan izan dokumentoa prestatzerakoan, garrantzitsua da eta. Egiten dozuen aurkezpenak, guztira, 2 eta 5 minutu arteko iraupena izan behar dau.
4- Lana egiterakoan klaseko ordenagailuak erabili ahal izango dozuez, baita, jakina, interneta ere bai: irudiak bilatzeko, informazino interesgarriren bat...

Lanak entregatu eta aurkeztu ostean, blog-ean eskegiko doguz (batzuk behintzat).